XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuetan, marraztu nahi den gorputzari hirugarren proiekzioa egitea beharrezkoa izaten da.

Hirugarren proiekzio hau, alboko P planoan egiten da.

P planoa, B eta H planoekiko elkartzut da.

Baita L. L.rekaiko ere.

5. irudian ikusten da espazioan eta planoan nola gelditzen diren.

3.- MARRAZKETA - NOTAZIORAKO OHIZKO KODEAK Lurlerroak lerro bete eta finez marraztuko ditugu, eta muturrean bi marra dituztela.

Puntuak letra handiz adieraziko ditugu.

Adibidez, A puntua A(A`-A")-erara adieraziko da, A` eta A" proiekzioak A puntuaren proiekzio horizontala eta bertikala direlarik.

Zenbakiz ere izenda daitezke.

Zuzenak letra txikiz adieraziko dira.

Esate baterako: r(r`-r ").

Planoak izendatzeko alfabeto grekoa erabiltzen da: E.b.: , planoaren traza horizontala a1 izango da eta traza bertikala a2.

4.- PUNTUAREN ERREPRESENTAZIOA Sistema diedrikoan, puntuaren proiekzioak ortogonalki sortzen dira plano bertikal eta horizontalean.

A puntua H plano horizontalera ortogonalki proiektatuz gero, proiekzio horizontal den A` puntua lortuko dugu.

B plano bertikalera ortogonalki proiektatuta, proiekzio bertikal den A" puntua lortuko dugu.

A" eta A` lotzen dituen zuzena, erreferentzi lerroa, lurlerroarekiko elkartzut da.

A puntuaren hirugarren proiekzioa, P alboko planoko A" puntua da. Ikus 5. irudia.

A puntua, B, H eta P planoetara dituen distantziak emanda defini daiteke: A (15, 40, 60).

P planotik 15 unitatera dago, B planotik 40ra eta H planotik 60ra.